Aurrekontuak 2024

Tolosa hobetzeko proposamenak dituzu

Elkarrekin, guztion ekarpenak kontuan hartuta, Tolosa hobea eraiki dezakegu. Egin zure proposamenak eta parte hartu!

Aurrekontuak 2024

Proposamenak bidaltzeko epea amaitu da

Azaroaren 6an zabalduko da bozketa fasea.
Jasotako eskaera-proposamen kopuru handia dela-eta bozketa fasea atzeratu egin da, eskaera-proposamen guztien bideragarritasun tekniko-ekonomikoa behar bezala aztertzeko.

Nire ideia

Aurreko edizioko ideiak

Iaz, onak eta bideragarriak ziren 60 ideia baino gehiago proposatu ziren eta pdf honetan jasota daude guztiak.
Begiratu bat eman diezaiokezu eta nahi izanez gero, berriro proposatu 2024ko aurrekontuetarako.

Parte hartze prozesuaren nondik norakoak

1

16 urtetik gorako erroldatutako edozein herritarrek edo herri elkartek 2024ko udal aurrekontuko 500.000 euro zertan erabiliko diren erabaki dezakete.

2

Proposamenak teknikoki aztertuko dira eta soilik teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak diren proposamenak bozketa-fasera pasako dira (Iazko parte hartze prozesuan proposatu eta babes nahikoa jaso ez zuten egitasmoen informazioa herritarren eskura jarriko da erreferentzia gisa).

3

Bozka gehien jaso duten proposamenak, hurrenkeraren arabera eta gehieneko diru-poltsa mugaren barruan, 2024ko udal aurrekontuan txertatuko dira.

Datak

18

Irailak

Informazio jardunaldia

Kultur etxea, 18:00

18-02

Irailak-Urriak

Proposamenen bilketa

06

Azaroak

Informazio jardunaldia

Kultur etxea, 18:00

06-12

Azaroak

Proposamenen berri ematea eta bozketa